Mugimendua eta funtzioa lantzen ditugu, eta min kroniko eta akutua tratatzen dugu. Etengabeko prestakuntza jasotzen dugu lokomozio-aparatuko edozein lesioren errehabilitazioaren eta berregokitzapenaren gidaritzarako eta kirol-jardueretarako itzulera segururako.
Ariketa terapeutikorako programak eskaintzen ditugu patologia kronikoak eta
muskuloskeletikoak dituzten pazienteentzat.
Pazientearen behar eta helburuak aztertu, eta bere patologiaren pronostikoa egiten dugu.
Ariketa terapeutikorako programa bat zehazten dugu, 8-12 astekoa, Ekhia Physio gela
aktiboan edo etxean egin daitekeena.
Segimendurako eta pazientearen bilakaera aztertzeko saioak “in situ” gure
fisioterapeutekin, Ekhia Physio gela aktiboan.
Ariketa terapeutikorako programaren aurretik pazienteak zituen eta programa amaitzean
lortutako gaitasun fisikoen balorazio klinikoa.
ESKAINTZEN DIREN ARIKETA TERAPEUTIKORAKO PROGRAMAK:
Mugikortasun-arazoak dituzten pazienteen etxeetara joaten gara, eta bertan eskaintzen diegu tratamendua (10 kilometroko distantzia, gehienez).
Enpresei zerbitzua eskaintzen diegu prebentziorako eta lokomozio-aparatuaren disfuntzioak tratatzeko. Programa teoriko-praktikoak, taldeka nahiz banaka. Lanpostu bakoitza aztertzen dugu, eta enpresa bakoitzaren beharretara egokitutako proiektuak egiten ditugu.