Teknikak

Tratamendu indibidualizatuak

ARRAZOIKETA KLINIKOA

Tratamendu ororen oinarria da. Pazienteari entzun, galdetu eta egoera bakoitza sakon aztertu ondoren, ateratako ondorioen araberako diagnostikoa egiten dugu, eta kasu bakoitzera egokitzen den tratamendua zehazten dugu.

ESKUZKO TERAPIA

Eskuak dira lesioak eta patologiak tratatzeko ditugun lan-tresna nagusiak (masajea, luzaketak, mobilizazioak, manipulazioak, mugimendu osagarriak, artikulazioak berrorekatu, drainatu… ).

MCKENZIE METODOA

Diagnostiko fisioterapeutikorako eta tratamendu mekanikorako metodoa. Mugimendu zehatzak errepikatuz, sintomak eta mugikortasuna hobetzen dira. Pazienteak aktiboki parte hartzen du patologia lunbarren, zerbikalen eta gorputz-adarretako patologien tratamenduan.

MULLIGAN KONTZEPTUA

Nerbio-sistemako, muskuluetako eta eskeletoko lesioak eskuz tratatzeko metodoa. Artikulazioak birkokatzen dituzten minik gabeko teknikak erabiltzen dira funtzioa berreskuratu eta mina kentzeko.

ARIKETA TERAPEUTIKOA

Jarduera neuromuskular aktibo pertsonalizatua funtsezkoa da min eta patologiak tratatzeko (mugimenduaren eta funtzioaren araberako progresioak, kargak, propiozepzioa, kontrol motorra, eta abar).

PROGRAMAK IKUSI

PUNTZIO LEHORRA

Muskuluetako patologia larri eta/edo kronikoak tratatzeko teknika nagusia. Kako-puntu miofaszialen erregulazio neurofisiologikoa du helburu, mina kentzeko eta funtzio muskularra hobetzeko.

Bottom Padding

Top Padding

EPTE

Elektrolisi perkutaneoa tendinopatiak eta aparatu muskulu-eskeletikoko fibrosia tratatzeko erabiltzen da. Minik ematen ez duten mikrokorronteak erabiltzen dira ehunak berrezartzeko.

MINAREN PEDAGOGIA

Min kronikoa tratatzeko, ezinbestekoa da minaren neurofisiologia ezagutzea. Minaren esperientzian eragina duten mekanismoek nola funtzionatzen duten ezagutzea lagungarri izan daiteke tratamendurako.

MOTION GUIDANCE

Laser bidezko feedback bisual propiozeptiboa. Mugimendu-maila eta mugimenduaren kontrol zehatza hobetzen laguntzeko erabiltzen da.

NEURODINAMIA

Nerbio-sistemako, muskuluetako eta eskeletoko patologietarako tratamendua da, eta nerbio periferiko bat tentsioan jarri, eta ondoren mobilizatzean datza.

FIBROLISI DIAKUTANEOA

“Kakoen teknika”, muskulu-mailen arteko atxikidurak askatzeko, mina arintzeko eta funtzioa hobetzeko.

HESGAILUAK

Lesioak sendatzeko lagungarri gisa erabiltzen dira (hesgailu funtzionalak, kinesiotaping, tape McConell, eta abar).

OSTEOPATIA

Eskuzko terapian oinarritutako diziplina baliagarria, arrazoiketa kliniko eguneratuenaren zerbitzuan.

AKUPUNTURA ETA ELEKTROAKUPUNTURA

Tresna ezin hobea min akutuari eta/edo kronikoari aurre egiteko.

DIATERMIA

LavaTRON tekarterapia. Hipertermia bidezko birsortzea. Prozesu metabolikoen berraktibatzea, minaren aurka eta ehunak (muskuluak, tendoiak, hezurra, azala, orbanak, eta abar) birsortuz.

Bottom Padding